TXIKIGUNEA
GOZO II. Nazioarteko Jardunaldietaraseme-alabekin etortzeko aukera egongo da, izan ere, txikigune zerbitzua eskeiniko da. Horretarako, hamaika ekintzez osatutako egitaraua prestatu dugu. Jolas libre guneak egongo dira eta hainbat tailer egingo ditugu, besteak beste, jateko slime koloreduna, jantokiaren inguruko roll jokoa eta sukaldaritza tailerra. Txikienentzako autonomia eta askatasuna bultzatzen duten jolasak egongo dira, baita jolas sinbolikorako materiala eta aintzinean oinarritutako egurrezko jolas kooperatiboak ere.
Zerbitzua eskatzeko, mezu elektroniko bat bidali behar zaio GOZOko koordinazio-taldeari (info@gozo.eus) beranduenez irailaren 26an, haurren izena eta adina adieraziz, baita zerbitzuak zer egun/ordutan beharko duen ere.
Beste zerbait jakin behar badugu (premia bereziak, alergiak, etab.), adierazi ezazue mezuan bertan.